1. |
URRUN
03:44
|
|||
Urrun nahiko nuke egon ahanzturaren erresuman, oihu asaldakorik gabeko jardin zabaletan. Harri zahar estali baten oihartzun izanik, haizea ihesi doan lekuetan. Urrun nahiko nuke egon izenak izanari mendeen itzala kentzen dion hartan sorterritik gabe azkenean iraun. Irudimen batek ez dezan eraiki jabe izanen duen nagusi zekenik.
Urrun, urrun bizi beti, urrun, urrun bizi beti.
|
||||
2. |
BALEAK
03:29
|
|||
Isilarazitako eten-orduek,bilakatzen dute dardara arrakalaren itzalean. Txapapotea itsasoan bezala, koagulatutako pensamenduak hondakin- eskukada batean. Htiza izoztutako pentsamoldearen enbudua da, mututako hozkirriaren lurraldean, ihintzaren maindireak baino ezin gintuen salbu mantendu
|
||||
3. |
ATZO
03:49
|
|||
Atzo eguna, garaiz argitzean, heriotza pasa zen nere leiho ertzean, eta bere presentzia nabaritzean kezkatu kanpora begiratu nuelarik. Irrifartsu bera zihoala, ikusi nuen agur eginaz. Laster bihurtuko zela adierazi nairikan. Hortzikara batek hartu nindun eta leihoa itxirik, beti bezela jarraitu zuen bizitzak, beti bezala jarraitu zuen bizitzak. Irrifartsu bera zihoala, ikusi nuen agur eginaz. Laster bihurtuko zela adierazi nairikan.
|
||||
4. |
HONEZKERO
03:05
|
|||
Edertasuna ez al da soila ta xumea, zer datorren jakitea, akabo unea.
Bi gurpileko bidaia, helburu gabea, ezker eta eskuin eginez josten dut sarea.
Honezkero hamaika aldiz edo, honezkero ta gerokoak gero.
Neretzat da desordutan, ordurik onena larogeitamar minutu dauka nere orenak.
Zer den bizitza diote, borobil galdera,
planak eginez ihesi doakigun bera.
Honezkero hamaika aldiz edo honezkero ta gerokoak gero.
|
||||
5. |
HAIZEZKO OILOAK
03:08
|
|||
Haizezko olioak, metalezko lainoak, urezko jantziak, kartoizko sexua. Egurrezko bihotza, algodoizko ideiak, alanbrezko behatzak, harrizko liburua. Kristalezko negarra, papelezko elurra, altzairuzko kariziak, lastozko itsasoa. Haizezko olioak, metalezko lainoak, haizezko olioak
eta gainerakoak...
|
||||
6. |
DENBORARIK GABE
03:34
|
|||
Denborarik gabe bideari uko eginez ukatuz, bilutsik geratu ginen bildutsik eta biderik gabe, haizerik gabe irudimenik gabe ukazioa bera ukatuz, denboraren erlojua gelditu egin zen. Hora zero, zero ordu, berbera zen edo hamalau ordu berbera edo ez dakit zer berbera ordu.
Eta azkenik bilutsik ginauden, eta azkenik bilutsik ginauden.
|
||||
7. |
SAREZ SARE
02:58
|
|||
Batzuek ipurdia garbitzeko denda hustu bazuten ere, beste batzuek kanta bat jarri zuten jendearen eskuetan.
Mundua koldarren kartela den arren, norbaitek izenak galdetzen dizu: zertan ari zaren gaur, nola doan dena, ea zer behar duzun?.
Balkoitik ez da inor ikusten baina badakit zu ere hor zaudela.
Istorio hau kontatu izan bazen it, ez nuen batere sinetsiko.
Uniformeak kalean jabe dira, beitu ze arraroa den dena, ta norbaitek etxetik eskatu die bere beldurra defendatzeko.
Esan dezagun denbora dela daukagun altxor bakarra, ta denbora alferrik gastatzen dugula denbora izateko, besteen gainetik naturaren, gainetik, etor zaitez nirekin.
|
||||
8. |
BURUEZUR BLUES
02:50
|
|||
Sua ikusten dut urrutian kez egindako seinale arrotzak, jakin-minak aztoratzen nau, hurbiltzea eta ote da akats bat?.
Itzal dantza bero sugarrak, erritmoak sinkopen indarrak, bila nazazu ilargipean biluzik nagoen bitartean.
Dantz, dantz, dantzan gauean
|
Streaming and Download help
If you like Bandatze, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp